Albisteak

 
Aurten ere badator musika eta garagardoa elkartzen dituen jaialdia, Beerllaro elkarteak antolatutakoa Areatzako Udalaren lankidetzarekin.

Aurten maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean ospatuko da, eta aurrekoetan bezala edizio honetan ere dastatze saioak izango dira; hala, kafea, txokolatea, bermuta zein bestelakoak probatzeko aukera egongo da. Horrez gain, berrikuntza modura antolakuntzak janari stand-a jarriko du udaletxeko arkupetan, eta postreak Bilbo Dulce enpresak jarriko ditu. Garagardoari dagokionez, Basqueland Brewing Project erakundearen garagardoak izango dira eskuragarri.

Musikari dagokionez, ostiralean, Paul San Martin Trio taldeak emango dio hasiera jaialdiari, txokolate eta kafe dastaketa girotuz; ondoren, Mississippi Queen & The Wet Dogs,  Los Brazos eta Keylock taldeen emanaldien txanda izango da eta, bukatzeko, Arratiako Eskean Kristö taldeak joko du herriko plazan.

Hurrengo egunean, larunbatean, maridaje eta dastaketa saioak antolatu dira, besteak beste gaztaia eta garagardoa, eta bermuta eta gilda maridajeak. Eguerdian EuskOrleans Dixie Band  taldeak girotuko du herria, eta bazkalostean konbinatuen txanda izango da eta ondoren dagoeneko tradizionala bihurtu den Munduko III. Garagardao Kupelen Jaurtiketa Lehiaketa jokatuko da. Musikari dagokionez, James Room & Weird Antiqua taldeak 18:00etan ekingo dio jotzeari, eta ondoren etorriko dira The Soul Jacket (20:00etan), eta Jared James Nichols  (22:00etan); bukatzeko, The Riff Truckers taldearen kontzertua izango da, gau erdian.

Balizko eguraldi okerrari aurre egiteko, gainera, karpa bat jarriko da plazan. Informazio gehiago jarraian.

Maiatzak 31, ostirala
AREATZA MUSIK & BEER

17:00etan, Kaitxoren eskutik txokolate eta kafe dastaketa eta salmenta errekako pasealekuan Paul San Martin Trio musika taldeak girotua.
19:00etan, Mississippi Queen & The Wet Dogs taldearen kontzertua.
20:30ean, Los Brazos taldearen kontzertua.
22:15ean, Keylock taldearen kontzertua.
24:00etan, Eskean Kristö taldearen kontzertua.
Antolakuntzak udaletxeko arkupetan ipinitako janari stand-a eta Bilbo Dulceren postre gozoak egongo dira eta Martin Muro Areatzako marrazkilariak taldeen irudiak egingo ditu zuzenean.

Ekainak 1, zapatua
AREATZA MUSIK & BEER

12:00etan, garagardoa (Beerbao) eta gaztai maridajea errekako pasealekuan (15 euro).
13:00etan, bermut eta gilda (Destilerías Atxa) maridajea errekako pasealekuan (15 euro).
13:30etik 15:30era, musika herrian zehar EuskOrleans Dixie Band taldearekin.
16:00etan, Destilerías Atxako Rudaina Jaber Carballok prestatutako konbinatuen maridajea (10 euro).
17:00etan, Munduko III. Garagardao Kupelen Jaurtiketa Lehiaketa.
18:00etan, James Room & Weird Antiqua taldearen kontzertua.
20:00etan, The Soul Jacket taldearen kontzertua.
22:00etan, Jared James Nichols taldearen kontzertua.
24:00etan, The Riff Truckers taldearen kontzertua.

Antolakuntzak udaletxeko arkupetan ipinitako janari stand-a eta Bilbo Dulceren postre gozoak egongo dira eta Martin Muro Areatzako marrazki¬lariak taldeen irudiak egingo ditu zuzenean.

Kartela (PDF 247KB)