Albisteak

 

Areatzako neskek Alebin A eta Alebin B multzoetako palako eskolarteko finalean sartzea lortu zuten Areatzan jokatutako finalerdietan, eta, hala, joan den larunbatean Sopelan jokatutako finaletan Areatzako palistak gailendu ziren, Katalin Lejarreta eta Haizea Iturbek osatutako bikotea eta Irati Ilarregik eta Aiora Arnaizek osatutakoa. Hortaz, aipatutako kategorietan eskola arteko Bizkaiko txapeldunak dira Areatzako neskak!

Areatzako Udalaren partetik zorionik beroenak eman nahi dizkiegu palista gazteei. Bihotz-bihotzez zorionak eta ekin bideari!

 
  • Neskak pala 2
  • Neskak pala 3
  • Neskak pala 4