Albisteak

 

Areatzan bertan erosketak egiteko bonoak prestatu dituzte Areatzako Udalak eta Orburu Merkatarien Elkarteak, elkarlanean. Helburua argia da, hain zuzen ere, erosketak ahalik eta gehien herrian bertan egitea. Izan ere, herria bizirik mantentzeko ezinbestekoak dira bertako saltokiak, eta ildo horretan ari dira bi erakundeak elkarrekin lanean. Horretarako, Udalak eta merkatarien elkarteak, elkarlanean, erosketa bonoak edo Bonodendak prestatu dituzte.

Bonodenda bakoitza 20 eurotan erosi ahalko da udaletxean, eta 16 urtetik gorako edozeinek erosi ahalko ditu. Bi epe ireki dira horretarako: maiatzaren 13tik 24ra Areatzan erroldatutakoek erosi ahal izango dituzte, eta maiatzaren 20tik 24ra ez erroldatutakoek. Aurkeztutako NAN bakoitzeko gehienez 2 bono erosi ahalko dira.

Ondoren, maiatzaren 27tik ekainaren 28ra bonoak 25 eurotan trukatu ahal dira Bonodenda saltokietan. Bono bakoitza behin bakarrik erabili ahalko da, beti ere hiru gai kontuan hartuta: Batetik, ordaindu beharreko kopurua 25 euro baino gutxiagokoa bada, ez dela dirurik itzuliko. Bestetik, bonoak metatu daitezkeela. Eta azkenik, debekatuta dagoela bonoen truke dirua jasotzea.

Egitasmo berri honetan Udalak 1.500 euroko ekarpena egin du bonoak finantzatzen laguntzeko, eta 1.015 euroko ekarpena inprenta eta argitalpen lanetarako.

Oraingoz 10 saltokitan erabili ahalko dira Bonodendak:

  • Gauzak
  • La Konpra
  • Aliprox
  • Antonio Harategia
  • Al Pelo ile apaindegia
  • Amaia Egileor ile apaindegia
  • Txelo ile apaindegia
  • Más ke pan
  • Denda Barri
  • Arantza Zamalloa Botika
  • Areatzako Estankoa

Kartela (PDF 565KB)

Kartel informatiboa (PDF 565KB)

Informazio gehiago (PDF 366KB)