Albisteak

 

Areatzako neskek palako eskolarteko finalean sartzea lortu dute. Katalin Lejarreta eta Haizea Iturbek osatutako bikotea, eta Irati Ilarregik eta Aiora Arnaizek osatutakoa izango dira datorren larunbatean, maiatzaren 11n, Sopelan finaleko lehian izango direnak.

Hain zuzen ere, maiatzaren hasieran jokatu ziren Areatzan bertan eskolarteko finalerdiak, eta bertan nagusitu ziren herriko bi bikoteok, Alebin A eta Alebin B multzoetan.

Areatzako Udalaren partetik zorionik beroenak finalera iristeagatik, eta zorterik onena larunbateko partiduetarako.