Albisteak

 

Areatzako Udalak gazteak udalerrian bizitzea lagundu nahi du, eta horretarako martxan jarri den bideetako bat alokairua ordaintzeko laguntzak ematea da. Horretarako 6.000 euroko partida dago 2018rako. Hala, Areatzan alokairuan bizi diren gazteei laguntza ekonomikoak emango zaizkie alokairua ordaintzeko.

18 eta 35 urteko gazteentzako laguntzak dira, eta laguntza horiekin etxebizitzak ordaintzen lagunduko da (kanpoan geratzen dira garajeak, trastelekuak, etab.). Elkarbizitza unitatea osatzen duten pertsonetako bat gutxienez Areatza udalerrian egon beharko da erroldatuta, eskaera aurkezten duen unea baino gutxienez 5 urte lehenagotik, etenik gabe, eta laguntzak elkarbizitza unitatearen diru-sarreren arabera emango dira.

Gazteei zuzendutako alokairurako laguntzak bateragarriak dira beste erakunde batzuek kontzeptu beragatik ematen dituzten aldi bereko diru-laguntzekin, baldin eta elkarbizitza unitateak alokairu kontzeptuan jasotzen dituen laguntzen zenbateko osoak ez badu gainditzen errentatzaileari ordaindu beharreko errentaren gehienezko muga.

Abenduaren 28ra arte aurkeztu ahal dira eskaerak.

Hona hemen oinarriak