Albisteak

 

Hasi dira Askatasun eta Bartolome Deuna kaleak konpontzeko lanak, eta atxikitako irudian obren inguruko informazioa aurkituko duzue; aurrekontua 72.262,36 eurokoa da; kopuru horretan Bizkaiko Foru Aldundiak 26.488,53 euro jarriko ditu, eta Areatzako Udalak, berriz, 45.773,83 €. Construcciones Lasuen SA enpresak egingo ditu lanak eta abenduaren 31 baino lehen bukatuko dira.

Lanen ondorioz autobus geltokiak lekuz aldatuko dira astelehenetik aurrera, abenduak 3; hain zuzen ere, Zeanurirantz doazen autobusak botika parean geratuko dira, eta Bilborantz doazen autobusak, berriz, BBVA aurrean.

Irudia ikusi (JPG 75,2KB)