Albisteak

 

Euskaraz aritzeko ekimena abian da eta Areatzan ere egitaraua oparoa prestatu du horretarako antolatutako lantaldeak; hala, herritar ugarik eman dute izena eskainitako bi roletan, Ahobizi zein Belarriprest rolean, eta datozen hamaika egunetan txapa baten bitartez identifikatu ahalko dira. Oraindik ere badago txapa jasotzeko aukera, egitarauan ikus daitekeenez.

Gaur, hasteko, txupina jaurtiko dute eta ondoren Areatzako Bandak kontzertua eskainiko du. Horrez gain, astean zehar makina bat jarduera izango dira aukeran, besteak beste, herrian bisita gidatua egitea edo umorezko bakarrizketea.

Areatzako Udalak ere herritar guztiak animatu nahi ditu ekimen honekin bat egiten. 

Kartela (PDF 374KB)