Albisteak

 

Areatzako Udalak app bat sortu du Areatzako herritarren esku jartzeko; doakoa da eta euskaraz zein gaztelaniaz instalatu daiteke (telefonoaren hizkuntzaren arabera). Oraingoz Android sistemarako erabilgarri dago, eta Udalak kontratatutako enpresa lanean ari da lehenbailehen iPhone gailuetarako ere eskuragarri egon dadin; horretarako denbora gehiago behar Apple konpainiak betekizun gehiago betetzea exijitzen duelako.

Hainbat aukera, poltsikoan 

App honi esker, herritarrek hainbat aukera aprobetxatu ahalko dituzte; batetik, Udalak emandako informazioa zein abisuak jaso ahalko dituzte haien telefonoetan, besteak beste, ur edo argi mozketak, albisteak, abisuak etab. Bestetik, herritarrek mezuren bat helarazi nahi izanez gero ere, horretarako aukera izango dute, modu erraz eta doakoan, esaterako aurrekontuetarako aintzat hartzeko mezuak bidali nahi badituzte, edo zerbait apur bada eta horren berri eman nahi badute horretarako aukera ere izango dute; gainera, app-ak gorabehera non gertatu den jakinarazte aldera, geokokatzeko aukera ere eskaintzen du, eta argazkiak zein bestelako euskarritako mezuak bidal daitezke (bideoak, etab.); hala, Udalak zuzenean jasoko du horren berri eta lehenbailehen ekingo dio konpontzeari.