Albisteak

 

Azken urteetan bezala, aurten ere Areatzako Udalak datorren urteko aurrekontua prestatzeko kanpaina hasi du, eta egitasmo horretan herritarren hitza kontuan hartzeko hainbat bide gaitu ditu oraingoan ere.

Aurrekoetan bezala, postontzi bat izango da eskuragai udaletxearen ate alboan, eta e-mail helbidera ere (areatzapartehartzea@gmail.com) bidali ahalko dira ekarpenak eta proposamenak. Horrez gain, azaroaren 14an aurrez aurreko saioa antolatu da (asteazkena, 18:30ean, udaletxean) eta nahi duenak bertan izango du ekarpenak aurrez aurre plazaratzeko abagunea. Aurten, horrez gain, app bat ere eskuragai egongo da; herritarrek laster deskargatu ahalko dute eta, hala, modu erosoan egin ahalko dira proposamenak.

Azaroaren 30era arteko epea dago horretarako. Zure hitza garrantzitsua da, hartu parte!

Aurrez aurreko saioaren kartela (PDF 245KB)