Albisteak

 

Udalak abiarazitako proiektua da Eraiki, hainbat udal espazio antolatu eta espazio horiei etorkizunean emango zaizkien erabilerak zehaztu nahi dituen proiektua, betiere herritarren parte hartzea erdigunean jarriz. Hainbat metodologia tartekatuko dira horretarako eta proiektu oso garrantzitsua denez, herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Udalak.

Proiektuaren ezaugarriak

Proiektuaren helburua Udalak dituen hainbat espazio eta eraikin aztertu eta espazio horiei eman beharreko erabilerak zehaztea da, betiere herritarrekin batera eta herriaren beharrizanak gogoan hartuz; hala, eraikin horiek orain daukaten erabilera egokia den aztertuko da, eta etorkizunean nola erabiliko diren landuko da, gure herriaren beharrizanak eta ezaugarriak, oraingoak zein etorkizunekoak, kontuan izanik.

Ekimena dagoeneko martxan dago eta lehenengo aurrerapausoak eman ditu honezkero. Hala, etxeetara banatutako eskuorrian herritarrek Udalak dituen hainbat espazio eta lokal ikusi ahal izan dituzte, baita espazio horien ezaugarriak ere: kokapena, irisgarritasuna, zertarako erabiltzen diren gaur egun, zein egoeratan dauden, etab. Nahi duenak eskuorrian bertan adierazi ahalko du bere iritzia, eta ondoren udaletxean entregatu. Horrez gain, proiektu honen arduradunak zenbait udal langilerekin ere elkartu dira, udal langileen perspektiba jasotzeko.

Etxeetatik banatu den eskuorria betetzeaz gain, esteka honetan ere inkesta bete dezakezue: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdiMW2noGoCFwyNFjmZYc2Wnv4Q-6mo3opA91FIJSGkba4T6A/viewform

Horrez gain, hurrengo hilabeteetan aurrez aurreko saioak ere ospatuko dira, eta saio horietara herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Udalak. Izan ere, prozesu hau oso garrantzitsua da eta etorkizuneko Areatza baldintzatuko du, horregatik da ezinbestekoa herritarrek iritzia ematea eta denok batera etorkizuneko Areatza diseinatzea. Bukatzeko, prozesuaren emaitzak Udalean aztertuko dira eta erabaki hauek herritarren aurrean aurkeztuko dira.

Kontratazioa

Kontratu honen deialdian hiru enpresa aurkeztu ziren, eta azkenean Maraka kooperatiba aukeratu zen, 8.264,74 eurotan (gehi BEZa).

Hona hemen aurrez aurreko saioen datak:

Calendario
1. saioa 2. saioa 3. saioa 4. saioa Aurkezpen saioa
Ikerketaren kontrastea eta ekarpenak 

Urriak 17
18:00-20:00
Udal arkupeak
Espazioen erabilera birpentsatu

Azaroak 7
18:00-20:00
Ekitaldi aretoa
Gazteekin espazioen erabilera birpentsatu
 
Azaroak 9
18:00-20:00
Ekitaldi aretoa
Espazioen erabilera definitu

Azaroak 29
18:00-20:00
Ekitaldi aretoa
Emaitzen aurkezpen saioa 

Zehazteke

Kartela (PDF 224KB)