Albisteak

 

Arratiko Jabekuntza Eskolak ere ikasturte berria abiarazi du eta, Arratiko hainbat herritan emakumeei zuzendutako ikastaroak eta tailerrak izango dira; hala, iaz bertan behera geratu zen saio bat izango dugu ikasturte honetan Areatzan; hain zuzen ere, Josebe Iturrioz izango da gurean martxoan, bi egunez, eta maitasun erromantikoa eta maitasun askea izango ditu hizpide. Saio horretan zein besteetan izena emateko eta informazio gehiago aurkitzeko atxikitako dokumentua ikus dezakezue.

Informazio gehiago (PDF 763KB)