Albisteak

 

Aurten ere Areatzako Jai Batzordeak lan izugarria egin du abuztuaren 23rako dena prestatzeko, eta dagoeneko badaukagu jai egitaraua esku artean.

Txupinazoa

Ohi bezala, abuztuaren 23an izango da txupinazoa, eta oraingoan Areatzako Danborradak botako du txupina,  1975. Urtean lehen aldiz abiatu zenetik erabat errotutako fenomenoa delako Areatzako Danborrada. Urtero kaleetan pilatzen gara danborraren zain, eta ahizpa txikia ere jaio da, Danborrada Txikia.

Horrenbestez, txupina botatzeko zein amaieran, jaiei agur esateko ekitaldian Areatzako Danborrada izango da aurten protagonista.

Egitaraua

Ohiko ekintzen artean daude, besteak beste, txupinazo, danborrada, play back lehiaketa eta lehiaketa gastronomiko zein musika emanaldiak. Musikari dagokionez, bertako zein kanpoko musikariak izango ditugu gurean. Domekan, abuztuaren 26n, Areatzako Bandaren ohiko kontzertuan Korrontzi Band taldea ere Areatzan izango da; astelehenean, berriz, Kalakan taldea izango dugu  formatu txikiko kontzertuan, Zubizarrako plazatxoan. Martitzenean, abuztuaren 28an, Zea Mays eta Mocker`s taldeen emanaldiak izango ditugu, eta ondoren etorriko da DJ Markelin. Aurten, gainera, Motxo tabernan kontzertu sorpresa eskainiko digu eguaztenean, hilaren 29an.

Ezin dugu ahaztu, horrez gain, berbenak izango ditugula (Trikizio, Garilak 26 edota Altxa Porru), herriko BatucAKKB taldearen erritmoak ere entzungo direla, eta Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek taldeak doinu mexikarrak ekarriko dituela. Burrunba elektrotxarangak abuztuaren 28an bisitatuko gaitu. Herriko trikitilariek, bidenabar, kaleak girotuko dituzte hilaren 24an.

Txikienentzako ere hainbat ekintza prestatu dira, besteak beste, puzgarriak, bitsaren jaia eta kolore bonbaren jaia, DJ Ismak girotuta.

Kirolari dagokionez, orain arte bezala eskupilotaz gozatzeko aukera izango dugu, abuztuaren 24an, eta azken egunean xake emanaldiaz ere gozatu ahalko da, Alfonso Romero maisuarekin. Errotutako lehiaketa gastronomikoak eta karta jokoen lehiaketak ere antolatu dira.

Halaber, euskal dantzen emanaldia ere izango dugu aurten, Areatzako zein Markinako Zerutxu dantza taldeen eskutik.

Ezin da ahaztu Zo-zongó! Taldeak Psycho-Clown emanaldia eskainiko duela ohi bezala larunbatean, su artifizialen eta danborradaren emanaldiekin batera.

Jai Batzordeak zein Udalak zein hobeto pasatzeko nahia adierazi nahi die herritarrei. Ondo-ondo pasau jaietan!

Programa de fiestas (PDF 858KB)
Revista de fiestas (PDF 12,8MB)
Información autobuses especiales (PDF 281KB)