Albisteak

 

Azken urteetako ohiturari jarraiki, uztailaren 22an Folklore Bizian jaialdia ospatuko da Areatzan, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak nazioarteko hainbat talderekin batera antolatutako egitasmoa.

Aurtengo edizioan Ipar Osetia eta Ruandako taldeek bisitatuko gaituzte.  Ruandatik Inyamibwa taldea etorriko zaigu.  1998. urtean sortu zen artearen eta tradizio herrikoien bitartez Ruandako kultura eta etnia ezberdinen arteko bakea eta armonia sustatzea du helburu. Ipar Osetiatik, berriz, “Goretz” Ensemble Folklorique National taldea etorriko zaigu. Zita plazan izango da, iluntzeko 20:30ean.