Albisteak

 

2016an lehen aldiz Beerllaro edo Garagardo Eguna ospatu eta 2017an, berriz, Blues and Beer edizioa antolatu ondoren, aurten berrikuntzekin dator Musik and Beer ekimena. Ekainaren 1ean eta 2an izango da Areatzan, eta janaria, garagardo aukera zabala eta, batez ere, maila altuko musikariak izango dira gure artean. Egitasmoa Areatzako Garagardozaleen Elkarteak eta Areatzako Udalak antolatu dute elkarlanean, herriko eragile, enpresa, elkarte eta herritar ugariren lankidetzarekin eta elkarlanarekin.

Musika

Berrikuntzei dagokienez, aurten, bluesaz gain, folk, rhythm & blues eta funk estiloko musikaz gozatu ahalko da, Euskal Herriko zein nazioarte mailako artistekin. Izan ere, gurean izango dira,

Bi eguneko egitaraua girotuko dute.

Jatekoa eta edatekoa

Jateko eta edateko ere hainbat aukera eskainiko dira Areatzan. Garagardoari dagokionez, Basqueland Brewing Projectek ekoiztutako garagardoak dastatu ahalko dira, plazan. Proiektu honek 15 garagardo baino gehiago biltzen ditu eta hainbat sari eskuratu ditu; horrez gain, izen handiko hainbat jatetxetan dago eskuragarri, besteak beste, Juan Mari Arzak edo Martin Berasategiren jatetxeetan.

Jatekoari dagokionez, Julen Baz sukaldariaren Eskatza ta mahatsa food trucka aurten ere gurean izango da; Julen Baz sukaldariak Urtza jatetxea zuzentzen du eta hainbat sari lortu ditu dagoeneko; bestalde, Sandra Lejarzaren baserriko hanburgesak ere dastatu ahalko dira. Bukatzeko, txokolate eta ketutako produktuen maridajeak ere eskainiko dira.
Ez dira faltako Munduko II. Garagardo Kupel Jaurtiketa Lehiaketea eta zozketak, eta aurten, gainera, Martin Muro Areatzako marrazkilariak taldeen irudiak egingo ditu zuzenean.

Musikariak

Laurence Jones

Laurence Jones (Liverpool, 1992) nazioarteko blues musikako izar handia da; hainbat sari jaso ditu; tartean, 2015ean, European Music Awards gitarrajole onenari saria. Lehen aldiz joko du Euskal Herrian.

The Buttshakers

Taldeak bost disko ditu kalean, eta aurten argitaratutako azkena aurkezten etorriko da.

Anaut

Madrilgo Alberto Anaut musikariak sortu zuen talde hau 2013an. Anaut jazz gitarran lizentziau zen Amsterdamgo Kontserbatorioan. Taldeak jaialdi askotan hartu du parte, besteak beste, Donostiako Jazzaldian.

A Contra Blues

Europako bandarik onenen artean daude, eta argi dago 2014an irabazitako Europan Blues Challenge ekimenak. Bartzelonako kaleetan hasita, Europako jaialdirik onenetan jo dute.

Priscilla Band

Orain dela hamar urte sortu zen Bilboko Priscilla Band taldea. Funk

taldea da eta 9 musikarik osatzen dute. Dantzan egiteko musika alaia egiten dute. .

The Old Timey String Band

1950eko hamarkadako Estatu Batuetako musika egiten du euskal talde honek.  Getxo Folk jaialdian ere jo izan dute.
Confluence

Jazz, blues eta pop musikariek osatzen dute Confluence taldea eta gurean blues, country,rock eta pop-rock estiloetako abestiak eskainiko dituzte.

Hona hemen egitarau osoa: 

Ekainaren 1a, barikua

  • 18:00etatik aurrera, Sandra Lejarzaren baserriko hanburgesak dastatzeko aukerea plazan.
  • 19:00etan, kaineruen irekierea eta prost!
  • 19:15ean, The Old Timey String Band.
  • 21:00etan, A Contra Blues.
  • 23:00etan, The Buttshakers.

Ekainak 2, zapatua

  • 13:00etatik aurrera, Eskatza ta mahatsa food truck-eko jatekoak
  • eta Sandra Lejarzaren baserriko hanburgesak dastatzeko aukerea plazan.
  • 14:00etan, txokolate eta ketutako produktuen maridajea.
  • 17:00etan, Munduko II. Garagardo Kupel Jaurtiketa Lehiaketea.
  • 18:00etan, Confluence.
  • 20:00etan, Anaut.
  • 22:00etan, Laurence Jones.
  • 24:00etan, Priscilla Band.
  • Martin Muro Areatzako marrazkilariak taldeen irudiak egingo ditu zuzenean eta Laurence Jones artistearen kontzertuaren aurretik,
  • 21:00etan, Areatza Musik & Beer jaialdiko zozketa.

Egitaraua (PDF 388KB)
Triptikoa (PDF 309KB)