Albisteak

 

Aurten ere badatoz udaleku irekiak eta ekainaren 25etik uztailaren 6ra arte izango dira aurten. 2006. eta 2013. urte bitartean jaiotako umeei zuzendutako udalekuak izango dira, eta goizeko 09:00etatik 14:00etara arte izango dira.
 
Prezioari dagokionez, astebetean parte hartuz gero prezioa 40 eurokoa izango da, eta bigarren umeak eta hurrengoek 30 euroko tarifa ordaindu beharko dute. Aste biak hartuz gero %15eko deskontua aplikatuko da.

Izen ematea maiatzaren 29tik ekainaren 8ra arte eman behar da udaletxean (10:00-13:00) edo Ludotekan (ekainaren 1era arte, 17:00-19:30).

Kartela ikusi (PDF 261KB)