Albisteak

 

Folklore Bizian jaialdian aldaketa bat izan da Astelehenean, uztailak 24, Folklore Bizian jaialdia izango dugu Areatzan, eta Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak antolatuta munduko dantzak ikusteko aukera izango dugu. Egitarauan, hala ere, azken orduko aldaketa bat egin behar izan du antolakuntzak; izan ere, Armeniako Bardiner Ensemble Folklorique taldea etortzea aurreikusi eta programatu zen arren, taldeak zenbait arazo izan ditu bisatuekin eta ezin izan du etorri. Talde horren ordez, Poloniako Wisla Dantza Taldea izango da, hortaz, Folklore Bizian jaialdian. Wisla taldearen lana Poloniako folklorean oinarritzen da, tradiziozko doinu eta kantuekin; horretarako, musikari taldea batekin etorriko da. Zita astelehenean da Areatzan, 20:30ean.