Albisteak

 

Udalak hainbat panel jarri ditu udaletxearen beheko aldean, eta panel horietan alde zaharrean orain arte indarrean egon den zirkulazio egoera zein udalak aurkezten duen proposamenaren xehetasunak ikus daitezke. Horrela, udalerriko alde zaharreko eremu batean oinezkoen gunea sustatzeko udalak diseinatutako proiektuaren berri eman nahi da, herritar guztiek xehetasunak jakin ditzaten eta zalantzarik egon ez dadin.

Horrez gain, herritarrek parte hartzeko zenbait baliabide ere prestatu dira, bizilagunek nahi dutena helaraz dezaten. Hala, inplikatutako alde guztien artean adostasunez eta elkarrekin lan eginez soluzio bateratua lortu nahi da. Neurriren bat edo proiektu osoari buruzko proposamenen bat helarazi nahi izanez gero, horretarako jarritako bi postontziak erabil daitezke; bata igerilekuen sarreran dago, eta bestea, berriz, udaletxeko atearen alboan. Horrez gain, parte hartzea sustatzeko udalak prestatutako e-mail helbidea ere erabil daiteke: areatzapartehartzea@gmail.com. Iritziak uztailaren 28ra arte jaso ahalko dira.