Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Ospitalosten kokatutako parke bio-osasungarrien instalazioak aprobetxatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak abiarazitako ekimen batean parte hartuko du Areatzako Udalak. Ekimen horri esker, Aldundiko begirale bat herrira etorriko da herritarrei parke bio-osasungarrien instalazioak erabiltzen irakasteko.

Maiatzean hasita, zortzi saio eskainiko dira (astean behin), aurrerago zehaztuko den egun eta ordutegian. Horretarako, gutxienez bost eta gehienez hogei pertsonako taldeak osatuko dira. Ez dago parte hartzeko adin zehatzik. Ikastaroak doakoak dira, eta parte hartu nahi duenak udaletxean eman behar du izena bertara joanda edo deituta, lehenbailehen.

Kartelean sakatu handiteko.