Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Areatzako Udalak lankidetzan jardunez, Gorbeibus zerbitzua jarriko da martxan hilaren 31n. Zortzigarren urtez jarraian ematen da zerbitzu hau, eta doako autobus zerbitzu horren bidez Pagomakurrera igo ahal izango da San Inazio egunean, Areatzatik.

Autobusak Areatzatik abiatuko dira (igerilekuen atzealdetik), eta lehenengo zerbitzua goizeko zazpietan irtengo da. Arratsaldeko zazpietan itzuliko da handik azken autobusa. Bidaiak 20 minuturo egingo dira, bi noranzkoetan.

Egun horretan zerbitzu horren bitartez bakarrik igo ahalko da Gorbeiara, eta debekatuta egongo da autobusak erabiliko duen zirkuitura norberaren ibilgailuarekin sartzea; bertan lurrak dituztenek, abeltzainek eta inguruko erabiltzaileek ere ezin izango dute sartu. Halaber, ezin izango da mendira bizikletaz edo zaldiz joan. Hortaz, autoak uzteko zazpi aparkaleku prestatuko dira Areatzan bertan, eta mendiko aparkaleku guztiak itxi egingo dira; egun osoan ezin izango dira banakoen ibilgailuak hara sartu (lurren jabeak, abeltzainak eta inguruko babeslekuen erabiltzaileak ere ezin izango dira sartu). Halaber, ezin izango da autobusentzat erabiliko den zirkuitura sartu bizikletekin edo zaldiekin.

Aparkalekuak leku estrategikoetan daude, autobus-zerbitzuaren abiapuntura erraz heldu ahal izateko. Zehazki, hemen daude aparkalekuak: Arratiano jatetxean, Astondoa Piroteknian, Guardaminon, Eskolan, Bolibarren, Karpon eta Iturrimaurren.