Albisteak

 

Zer da Ikaskuntzarako Bitartekotza Zerbitzua?

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultura Sailak eskaintzen duen doako zerbitzua da.

Euskadiko inguru edo eskualde jakin batean martxan jarri diren ikaskuntza-jarduerei buruzko argibideak ematen ditu eta interesdunei aholkuak eta orientabideak ematen dizkie, beren interesen eta aukeren arabera.

Hots, bizitza osoan zehar ikasteko beharra sustatzeko ekintzak bultzatzea desioa du zerbitzu honek.

Etengabeko ikaskuntza ezagutzan oinarritutako ekonomiaren eta informazioaren gizartearen funtsezko atal bilakatu denez, nahitaezkoa da berrikuntza teknologikoak, ekoizpen-moduen aldaketek eta baltzuen eraldaketek beraiekin dakartzaten erronkei aurre egiteko eta gizartean gogoz parte hartzeko tresnak ematea herritarrei.

Bitartekotza Zerbitzuaren helburuak

Ikaskuntza-prozesu baten bila ari den eta prozesu hori hasi nahi duen pertsona oro artatzea da zerbitzuaren helburu orokorra.

Beste helburuak:

  1. Haranean zerbitzua ezartzea.
  2. Erakunde horrekin eta horrek Arratien ematen dituen zerbitzuekin elkarlanean aritzea da.
  3. Norberaren ingurutik hurbilen dagoen arreta-guneak erraztea.
  4. Bizitza osoan zehar ikasten ikasteak duen balioa ezagutaraztea.
  5. Eusko Jaurlaritzaren ikaskuntzarako orria esagutzera emateko: http://www.hiru.com/

Zerbitzura etorri ahal direzen pertsonen profila

Hauek dira zerbitzuaren jasotzaileak:

  • Gizartetik baztertuta dauden pertsonak, batez ere, emakumeak
  • Etorkinak
  • Enpleguaren bila ari diren pertsonak
  • Enplegatuak
  • Norberaren aukerak eta garatzeko aukerak hobetu nahi dituzten pertsonak

Non egongo da zerbitzu hau

Arratiko Udalen Mankomunitateko lokaletan aurkituko da.
Ordutegi honetan:
Astelehen eta eguaztenetan 16:00etatik-19:00etara.

Arratiako haraneko harremanetarako pertsonaren datuak

Maite Goikouria
Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzuaren arduraduna
Tel.: 655 426 404.
bagabiltza.arratia@gmail.com