Albisteak

 
Areatzako Udalaren ekimenez, eta familia eta lanaldiak adiskidetzeko asmoz, udaledkuak eskainiko ditugu, 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat, bi astetan zehar uztailaren 1etik 11era. Aste horietan, udalekuak herriko leku ezberdinetan burutuko dira, 9:00tatik 14:00etara.

Zerbitzua arlo horretan aditua den erakunde batek garatuko du, Suspergintza Elkarteak, gizarte-heziketan hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea duena.

Bi aukera dagoz umeari apuntatzeko. Lehenengo astea bakarrik edo hamabostaldia. Udalak lokalak eta azpiegiturak eskainiko ditu, eta gastuaren zati bat ordaintzen du zerbitzuaren prezioa ahalik eta merkeena izan dadin. Hori dela finkatutako prezioa haur bakoitzeko: 45 eurokoa lehenengo astea eta 55 eurokoa bigarren astea.

Haurrei zuzendutako eskaintzan, ariketa fisikoak, trebakuntza-, lankidetza-,elkarbizitza-jarduerak, partaidetza,….., baita Areatzatik kanpo egingo diren txongoak.

Izen emateko egunak ekainaren 5tik 20era, 10:00-15:00, udaletxean. Inskripzio-orria eta txangorako baimena bete behar duzue eta udaletxera ekarri diruarekin batera.

Suspergintzak, jarduera abiatu aurretik, esperientziaren nondik norakoak eta programazioa azaltzeko gurasoentzako bilera antolatuko du ekainak 26, eguena, 19:00etan ludotekan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, udaletxean eska dezakezue.