Albisteak

 

Areatzako Udalak, Osakidetzaren laguntza ekonomikoagaz, proiektu hau bultzatu dau, kirola, osasuna eta turismoa uztartzeko helburuagaz
Maiatzak 30ean Areatzan aurkezpenena izan zan.

Bi makilakaz ibiltzen ikasteko praktikak egin ziren. Ondoren pistinetako tabernan proiektuaren azalpena eman zan.

 

Areatzako Nordic Walking Zentroak zailtasun-maila desbardineko 4 ibilbide eskainiko dauz, eta 24 kilometro dagoz seinaleztatuta.

Igerilekuetako Aldamin tabernako kanpo aldean dago planoa jarrita eta tabernan bertan MAKILAK eskuratu ahal dira. Ez da ezer ordaindu behar. Ibilbidea egin ondoren makilak itzuli behar dira.
Areatzako udaleko Kirol arloko zinegotziak , hurrengo asteotan Nordic Walking irteerak antolatuko direla informatu dau, monitore aditu baten laguntzaz,bi makilekaz ibiltzeko teknika praktikatu eta ondo ikasteko, modalitate hau osasunerako diziplina  ezin hobea delako.

Informazio gehiago sarearen web orrian: www.nordicwalkinggunea.net