Albisteak

 

Areatzako Udalak, familia eta lanaldia uztartzeko asmoz, UDALEKUAK eskainiko ditugu, 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Udalekuak UZTAILAren 2tik 13ra izango dira, bi asteetan zehar.

UDALEKUAK 9:00tatik 14:00etara eta herriko leku ezberdinetan izango dira. Zerbitzua Suspergintza elkarteak emango du. Elkarte honek esperientzia luzea du gizarte-heziketan.

Udalekuetako programazioan, ariketa fisikoak, trebakuntza, lankidetza eta elkarbizitza jarduerak, partaidetza espiritua garatzeko ekimenak eta bestelako hezkuntza jarduerak eta txangoak izango dira.

Areatzako Udalak lokalak eta azpiegiturak eskainiko ditu eta gastu guztiaren atal handia ordaintzen du zerbitzuaren prezioa ahalik eta merkeena izan dadin. Hori dela eta, finkatutako prezioa haur bakoitzeko 50 euro izango da.

Apuntatzeko epea: ekainaren 4tik 15era (9:30etatik 15:00etara) Udaletxean. Inskripzio-orria bete eta ordainketa egin behar da.

Suspergintzak, gurasoentzako bilera antolatuko du ekainaren 28an, arratsaldeko 7etan ludotekan, udalekuen programa azaltzeko.

 Izen-emate orria (Pdf 216Kb)