Albisteak

 

Zerbitzuen ezaugarri eta arauak, hauek dira:

LUDOTEKA:
4 -11 urteko haurrak
Asten behin programatutako ekintzaren bat  egingo da
Urritik maiatzera zabalik egongo da
Ordutegia: 17:00 -19:30
Aste Santuan eta Gabonetan, goizeko ordutegian zabalduko da
Martxoak 26an zabalduko da
 
GAZTE LEKUA 
12-17 urteko gazteak
Xedea: Herriko gazteentzat aisialdi sortzaile eta parte hartzailea garatzeko lekua eskaini
Urritik maiatzera zabalik egongo da
Barikuetan 19:00tik 22:00etara
Zapatuetan 19:00tik 23:00etara
Begirale-suspertzailea bertan egongo da.

Gurasoakaz batzar informatiboa:  MARTXOAK 30, 20:00etan Gazte lekuen
Gazteakaz batzarra martxan jartzeko MARTXOAK 31, 20:00etan Gazte lekuen

LIBURUTEGIA ETA KZ GUNEA
Urritik maiatzera arratsaldeko 16:30etatik 20:00ak arte zabalik egongo da
Liburutegian 10 urte baino gutxiagokoak nagusi bategaz egon behar dira
KZ gunea erabiltzeko (interneten sartzeko) 16 urte izan behar dira, gazteagoak nagusi batekin  egon behar dira. Internet sartzeko erabiltzaile kodeak beharrezkoak dira.

UDALEKUAK
Udalekuak antolatzeko aukera egongo da ikasturtea amaitzen danean
15 egun ekainean edo uztailean, astelehenetik barikura 9:00etatik 14:00etara
20-25 pertsonako taldea sortu behar da. Maiatzean zabalduko da apuntatzeko aukera