Albisteak

Oroimena astintzeko filmak 

Abenduaren 13tik 16ra filma eta dokumental hauek emango dira: "Itsasoaren alaba", "Izarren argia", "Sagarraren denbora" eta "El largo viaje".

Ludotekan martitzena, abenduak 13, arratsaldeko 7etan:


"Itsasoaren alaba"

Zuzendaria eta gidoia: Josu Martinez.
Ekoizpena: Gema Uriarte Gite-Ipes. Argazkia: Ibai Castro. Muntaketa: Txaber Larreategi. Musika Benito Lertxundi.
Haizek bi urte bete baino lehen GAL taldeak bere aita hil zuen. Mikel Goikoetxea “Txapela”. Aitaren oroitzapen txikiena ez badu ere 25 urte igarota neska galdezka hasiko da. "Itsasoaren alaba" memoria ariketa da. Testigantzen bidez Haizek aita eta orduko egoera nolakoa ziren jakingo du pixkanaka...

Udaletxeko aretoan, eguaztena abenduak 14, arratsaldeko 7etan:


"Izarren argia"

Zuzendaria eta gidoia: Mikel Rueda. Ekoizpena: Karmelo Vivanco eta Eduardo Barinaga. Argazki zuzendaria: Gonzalo Berridi. Musika: Joserra Gutierrez
1938.urtean. Errepublikar baten alarguna Saturraraneko presondegian dago eta gertutik ezagutuko du Gerra zibilaren atalik ilunenetariko bat. Gosez hildakoak, bortxaketa, seme-alaben galerak, irainak,tratu txarrak... Mesedeetako Monjeen ardurapean dagoen Saturraraneko kartzela soldadu frankisten burdel partikularra izango da...

Ludotekan eguena, abenduak 15, arratsaldeko 7etan:


"Sagarraren denbora"

Josu Martinez eta Txaber Lareategik idatzi eta zuzendutako dokumentala.
Kristiane Etxaluz xiberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra ezohiko bikotea dira. Biak gaztetik lotuak Euskal Herriaren askapenerako borrokari, beren maitasuna sorterritik 7.000 km-etara bizitzera kondenatuta daude, Alfonso Afrikako irla tipi batean baitaukate aspaldi, deportaturik. Baina erbesteak erbeste, Bidasoaren Herrian dauzkate biek begiak eta sagarren denboran bihotzak; Oraindik iristear den sagarren denbora emankorrean.

Ludotekan barikua, abenduak 16, arratsaldeko 7etan:


"El largo viaje"

Dirigido por Sabin Egilior.
"El largo viaje" recupera un oscuro y olvidado episodio de la Guerra del 36. Tras la caída del Frente Norte, en un traslado masivo de prisioneros a campos de concentración, un tren de mercancías parte con cientos de presos que viajan en condiciones infrahumanas, de Bilbo a Sevilla capital, destino al que nunca llegarán al sufrir un dantesco accidente o sabotaje en Alanís de la Sierra (Sevilla). Tomando este hecho casi desconocido como punto de partida, el mediometraje cuenta otro largo viaje, el realizado para avanzar en el esclarecimiento de los hechos y la busqueda de la verdad.