Albisteak

 

Areatzako Udalak herrian bertan, Iturrimorron hain zuzen, parke bat eratzeko asmoa du baina ez nolanahiko parkea: etnografikoa, ingurunearena eta didaktikoa.

Zalantza barik, berdegune eder hau gauzatu orduko, Areatzak aisialdirako eskaintzen duen tokirik erakargarrienetarikoa bilakatuko litzateke.

Naturala eta erakargarria

Iturrimorroko Parkearen proiektuak berdegune-sarea osotu gura dau Areatzako herrigunean, herriak paisaiagaz bat egin daien, herritarrak inguru naturalera modu erosoagoan hurbildu daitezan eta lehendik egozan ekosistemak berreskuratu daiguzan. Gainera, balio etnografikoa emongo jako inguruari eta sensibilizazinoa bultzatuko da arlo didaktikoan eta ingurumenekoan. Modu horretan, parkea erakargarriagoa izango da bertoko herritarrentzat zein bisitarientzat.

Parkearen diseinuari esker, inguru horrek mantenimentu erraz eta merkea eukiko dau. Izan be, erabiliko diran elementuek ez dabe beharko jarraipen zorrotzik euren kalidade bisuala edota funtzionamentua bermatu ahal izateko.

Proposatutako tratamentu begetalari esker, Parkearen biodibersidadea mantendu eta areagotu gura da. Landaretza potentzialeko espezieak eta nekazaritza-ustiategietako fruta-arbolak (sagarrondoak, gaztainondoak) landatuko dira, habitat mueta horretako fauneak be bere lekua euki daien. Uztartuko dira aisialdirako erabilera, natur ondarearen konserbazinoa, ingurumen arloko hezkuntza eta bertoko balio etnografikoen berreskurapena. Gainera, parkea udal igerilekuagaz lotuta egon leiteke egurrezko pasabide baten bidez, oinezkoentzako zirkuitu bat sortu leiteke.