Albisteak

 

Udalak Car Free Areatza proiektua aurkeztu eban Eusko Jaurlaritza-Ihoberen Berringumena ekimenak sortutako ideia-lehiaketan, eta proiektu barritzaile lez aukeratu dabe. Aintzatespen horreri esker, argi geratu da ekimen honen ezaugarriak onak dirala; izan be, proiektuaren asmoa inguru barriak sortzea da, ibilgailuak modu arduratsuago eta arrazionalagoan erabilteko eta lehendik egozan baliabideei etekin handiagoa aterateko.