Areatza eta Pagomakurre arteko PR BI 9 ibilbidea

Areatzako Udalak, Lamino Mendi Taldearekin batera, Areatza eta Pagomakurre arteko PR BI 9 ibilbidea prestatu du. 6,5 kilometroko ibilbidea da eta Areatzako eliza aurretik abiatzen da. Bidearen ezaugarriak abiapuntuan, eliza alboan, dagoen panelean kontsultatu daitezke.

Herritik abiatuta Altamira auzoa zeharkatu eta Launtzainera iristen da bidea (400 m); tartean lehenengo iturria ere ikus daiteke, Pipa iturri izenekoa. Gorantz jarraituz, Birgun bihurgunean Birgun mendiko tontorrera, Zeanurira edo Pagomakurrera joatea aukeratu daiteke; seinaleei jarraituz, gora egiten du PR BI 9 ibilbideak. 3,2 kilometroan beste iturri bat aurkituko dugu eta 4. kilometroan, berriz, beste iturri bat. Puntu horretan ordura arte jarraitutako pista utzi eta bi laburbide hartu behar dira. 5,2 kilometroetan Karkabitxuetara iritsiko gara, eta puntu horretan eskuinera egin behar da, Pagomakurrerako norabidea hartuz. 5,4 kilometroan ikuspegi ederraz gozatu daiteke; egun argietan Arratia eskualde osoa ikus daiteke bertatik. 5,6 kilometroan bidea utzi eta mendiko bidea hartu behar da (lokatza sarritan izaten da), eta 6,5 kilometroan Pagomakurren izango gara.

Areatza eskupelota alkartea

Gaur egun 25 mutiko eta 15 neskato inguru ditugu adinaren araberako kategorietan banatuta: ikastaldia, benjamin aurrekoak, benjaminak, kimuak eta haurrak. Umeak elkartean izena eman dezakete bost urte edo gehiago badute edota ikasturte horretan bost urte beteko badituzte.

Txapelketak Arratia-Nerbioi eskualdean jokatzen dira eta Arguiak (www.arguia.com) antolatzen ditu, egoitza Arrigorriagako Kultur Etxean duen pilota eskolak hain zuzen ere. Txapelketak herri hauek barne hartzen ditu: Orduña, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Orozko, Usansolo, Lemoa, Igorre, Zeanuri, Dima, Otxandio, Zaratamo, Amorebieta-Etxano eta Areatza.

Irailetik otsailera eskualdeko txapelketan parte hartzen dugu eta martxotik aurrera, eskualdeko txapelketaz gain, Bizkaiko eskolen arteko txapelketan ere jokatzen dugu.

Entrenatzailea: Eneko Madariaga Basozabal
Entrenamenduak: astearte eta ostiraletan 18:00etatik 20:00etara. Entrenamenduak kategorien arabera egingo dira.

Hauek dira elkartearen batzordeko kideak:

Jon Petralanda Arrizabalaga (presidentea)

Pedro Jose Ormazabal (idazkaria)

Begoña Escalante (diruzaina)

Juan Totorika (1. ordezkaria)

Gorka Salcedo (2. ordezkaria)

Kontaktua

Egoitza soziala: Areatzako Udaletxea.

Jokalekua: Areatzako udal pilotalekua. Añibarro parkea.

Harremanetarako: Jon Petralanda

Telefonoa: 605.742.246.
 
Helbide elektronikoa: eskupelotaareatza@hotmail.com
Entrenamendu egunetan pilotalekuan egongo da.

Mapak